XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

29.2.4. EHUNETAN GERTATZEN DEN GAS-BARREIADURA

Metabolismoak gora egiten duenean zelula barneko 20 mm Hg-taraino jaisten da.

Une horretan zelulen barnealdean dagoen PCO2 igo egiten da, 50 mm Hg izatera hel daitekeelarik.

O2 odoletik ehunera barreiadura bakunaz pasatzen da eta CO2 ehunetik odolera modu berean, zelula barneko PCO2 (50 mm Hg) kapilarretakoa (40 mm Hg) baino handiagoa delako.

O2 askatzea PCO2-aren igoerak eta pH-aren jaitsierak lagunduta dago, hemoglobinaren O2-arekiko afinitatea jaitsi egiten delako.

29.3. ARNASKETAREN ERREGULAZIOA

Biriken funtzio garrantzitsuena gas-trukea burutzea eta arterietako PO2 eta PCO2 neurri normalen barnean mantentzea da.

Hori guztia lortzeko aireztapenaren kontrol-sistema konplexua dago.

Kontrol-mekanismo hori gehien batean oharkabekoa da (ez da borondatearen menpekoa) eta gune erregulatzaileak entzefaloaren enborrean daude.

Hala ere, aireztapena nahierara ere alda dezakegu, garuneko kortexetik datozen kinaden bidez.

Arnasaren kontrol-sistema elkarren artean konektaturik dauden elementuez osaturik dago (ikus 29.8. irudia):

Hartzaileak - Gune erregulatzaileak - Efektoreak

PO2, pH, PCO2

29.8. irudia. Arnasketaren erregulazioan parte hartzen duten elementuak.

Hartzaileak

Aldaketa mekanikoak (distentsioa, narritadura) edo kimikoak (PO2, PCO2 eta pH-a) hautematen dituzte.

Ondoren, gune erregulatzaileetara kinadak bidaltzen dituzte.

Gune erregulatzaileak

Nerbio-sistema zentraleko neurona-multzoak dira.

Hartzaileetatik datozen kinadak jaso, informazioa ikertu eta beste nerbio-zuntzen bidez aginduak efektoreetara bidaltzen dituzte.

Efektoreak

Arnasgorako eta arnasbeherako muskuluak dira.

29.3.1. GUNE ERREGULATZAILEAK

29.3.1.1. Erraboilako arnas gunea edo gune oszilakorra

Bizkarrezur-erraboilan dago.

Arnasketaren erritmoa eta maiztasuna kontrolatzen ditu.

Gune honetan bi neurona-mota bereizten dira (ikus 29.9. irudia):

- Arnasgorako neuronak

- Arnasbeherako neuronak

Gune pneumotaxikoa

Inhibitzailea

4. bentrikulua

Gune apneusikoa

Arnas multzo dorsala (arnasgora)

Arnas multzo bentrala (arnasgora eta arnasbehera)

Nerbio bagoa eta glosofaringeoa

Arnas nerbio-bideak

29.9. irudia. Arnas gunearen antolakuntza.